XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Joxe Mari, nai badezu beiñepein, etxeraiño lagunduko dizut, bakarrik eramateko zama aundiegia artu dezu-ta.

- Zoazte zakurraren ipurdira denak! Len ere naiko iseka egin didazute.

Berriro eraso gabe, bakarrik joango nauk.

Aundiagoak eramaten oitua negok.

Norbaitek zemai egin zidak, bai, bidean zai edukiko detala, arrapatu ta iltzeko.

- Ura baiño etsai gaiztoagorik ez badezu, bazabiltzake lasai.

Bakarrik atera zan, bere asmoak lur jota geratu ziralako amorruz.

Balantzaka-balantzaka batera ta bestera, emen oztopo, an erori, muturka ta zutituz, abots betean bakar-izketan, illunpean ezkutatu zan.

Ibillian zerbait arinduko zala, beti aurrera egiten zuen beiñepein; ta, bide-bazterren batean lo eginta bederen, iritxiko zan.

Baiña eguna zabaldu ta gerora ere etzan oraindik ageri.

Len ere olakoak egiten oitua zegoela-ta, etxekoak etziran larritu.

Goizean, Joxepa jostera zijoala, etxetik berreunen bat metrora iritxi zanean, bide-bazterrean etzanda zegoela gizon bat ikusi zuen.

Biozkadak eman zion, bart etzala aita etorri ta ura izango zala an lo zegoena.

Nor ote zan ura? Bere zalantzatik ateratzeko beragana urbilduz, bereala ezagutu zuen aita zala.

Baiña oraindik illun xamar zegoen.

Seko lotan zegoela iruditu zitzaion.

- Aita, zer egiten dezu or? Bart ere izugarria arrapatu zenduen ta noski.

Baiña ura etzan mugitu.

Etzion erantzunik eman ere.

Etzeukan nolanaiko loa, kupela bezela beteko zan-ta.